Hegazkinei argazkiak egiteko aukera, bihar
Euskal herriko aireportuek 'Euskal Spotting Weekend' jasoko dute, gaurtik larunbatera bitarte.
Gaurtik larunbatera bitarte Euskal Herriko aireportu guztietan egingo dute ‘Euskal Spotting Weekend’-en seigarren edizioa, Hondarribiko aireportuak ere bai. Egitasmoaren helburua aireportuak gizarteratzea eta beren instalazioak gehiago ezagutzea da. Spotting hitzak argazkigintza Aeronautikoari egiten dio erreferentzia.
Aste berezia izango da hegazkinei argazkiak egitea gustatzen zaien argazkilarientzako. Hegazkinak gertutik aireratzen eta lurreratzen ikusi ahal izango dituzte, bai eta horiei argazkiak atera ere.
Gaur Gasteizeko aireportuaren txanda izango da, bihar Donostiako aireportuarena (Hondarribikoa) eta larunbatean, egitasmoaren azken egunean, Bilboko aireportuarena.