Bidashopen asteburuko desfilea bertan behera utzi dute
Eguraldia ez dutela lagun izango azaldu du merkatarien elkarteak eta aurrerago egiteko asmoa adierazi dute.

Bidashop, Irungo merkatarien elkarteak bertan behera utzi du asteburu honetan egin behar zuen desfilea. Beranduago egingo dutela aurreratu dute, eguraldia lagun dutenean.