Talaiako hezkuntza komunitateari sostengua adierazi diete
Txingudi Ikastolako Guraso Elkarteak babesa adierazi eta beren komunitateari ostiralean (hilak 13) egingo den manifestaziora batzeko dei egin die. 17:00etan Biteri eskolatik aterako dira.
Talaia eskolako zikinkeriaren egoera egunez egun okertzen ari den honetan, Txingudi Ikastolako Guraso Elkartetik sostengua adierazi nahi izan diote Talaiako hezkuntza komunitateari. Ikasle, irakasle zein gurasoek bizi duten egoera “jasangaitza bilakatu zaie”.
Lehenik udal garbitzaileei babesa eman eta eskoletan “ezinbestean” baldintza duinak behar direla adierazi dute. Horretarako, noski, ikasleen ongizatea bermatuko duen langileek “baldintzak duinak” izan behar dituzte.
Talaia eskolaren kasuan gertatzen den bezala Txingudi Ikastolak ere eredu bera jarraitzen du garbitzaileen azpi kontratazioari dagokionez. Eta beraz, “gaur Hondarribian gertatzen dena”, bihar beren ikastolan suerta daitekeela ohartarazi dute.
Honengatik guztiagatik, datorren ostiralean (hilak 13) 17:00etan Talaia eskolako Biteri eraikinetik abiatuko den manifestaldira batzeko eskatu die beren komunitateari: “hezkuntza sistemako langile guztien eta ikasleen baldintza duinen alde”.