Oztopo lasterketa egingo dute larunbatean
'Denontzat Race'-en lehenengo edizioa izango da. Denontzat Irun gimnasioak eta Denontzat Hernanik antolaturiko oztopo lasterketa da.
Mugikortasunaren Europako Astean hainbat ekimen, jarduera eta egitasmo berritzaile antolatu dituzte hirian. Horietako bat da ‘Denontzat Race’ oztopo lasterketa. Denontzat Irun gimnasioak eta Denontzat Hernanik elkarlanean antolaturiko oztopo lasterketa.
Gaur goizean aurkeztu dute lasterketa. Bertan izan dira Borja Olazabal, Kiroletako ordezkaria, eta Asier Landart eta Ismael Mateo Denontzat Irunen ordezkariak.
Oztopo lasterketa
Larunbatean 15:30ean abiatuko dira lasterkariak. Parte hartzaileek 3km-ko oztopo lasterketa burutu beharko dute. Irungo Udalean hasi eta Gain Gainean parketik igaro eta Kale Nagusia zeharkatuko dute.
Orotara 26 oztopo izango dituzte: hormak, enborrak, soka bertikalak eta rokodromoak sorteatu beharko dituzte.
Izen ematea
Helduek hiru kideko taldeak osatu beharko dituzte. Izen ematea hurrengo webgunean egin beharko da. Umeak, berriz, bakarka arituko dira eta izen ematea Irungo zein Hernaniko gimnasioetan egin beharko da.