Asteklimako erakusketa Palmera Monteron egongo da, ostiraletik
Herritarrak kontzientziatu nahi dituzte klima trantsizioaren aurrean. Hilaren 23tik 28 bitarte egongo da ikusgai.
Klimarako eta Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana (KEJEP) herritarrek ezagutzeko bost paneleko eta Asteklima deituriko erakusketa irekiko dute Palmera Monteron ostiral honetan.
Irungo Udaleko Garapen Iraunkorrerako arloak, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak babestu dute egitasmoa eta helburua da beharrezko energia eta klima-trantsizioaren aurrean herritarrak kontzientziatzea eta mobilizatzea.
Hainbat alor ikusteko aukera izango da, hala nola, energia kontsumoaren eta emisioen bilakaera, klima aldaketarekiko zaurgarritasuna eta klima aldaketari aurre egiteko plan horrek zehazten dituen arintze eta egokitze neurriak.
Irailaren 23tik 28ra bitartean egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 22:00etara, eta larunbatean eta igandean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.Informazio gehiagorako, jo orrialde honetara.