Kotte Ezenarro izango da Partzuergoko lehendakari berria
Batzarra egin dute gaur Irungo Udalean eta aurrekontuak onartzeaz gain, lehendakari eta lehendakariorde berriak izendatu dituzte.
Gaur goizean Irungo Udalean Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren Kontseilu Nagusiaren bilera egin dute, eta 2021eko abenduaren 22ko bilkuraren akta onartzeko probestu dute, baita ebazpenen berri emateko eta 2021eko aurrekontuen likidazio txostena aurkezteko ere. Horrez gain, Hendaiako Udalaren ordezkariaren aldaketa egin dute eta aurrerantzean Itziar Aizpuruk Laetitia Navarron ordezkatuko du.
2021eko aurrekontua likidatzeko dekretuaren berri eman dute. Aurrekontuko kredituen gerakinak sartzea onartu dute, 37.919,52 eurotan, espedientean agertzen den xehetasunaren arabera eta gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin gisa. Jarraian, 2021eko Kontu Orokorra baliozkotu dute, “Partzuergoaren 2021eko aurrekontuari buruzko Kontu Orokorrari buruzko espedientea ikusita eta Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeak 2022ko uztailaren 26an egindako aldeko erabakia ikusita”.
Zuzendaritza Komiteak Kontseilu Nagusiari jakinarazi dizkio bere eskumenen esparruan egindako jarduerak eta hartutako erabakiak. Horien artean Bidasoa bizirik eta Partzuergoaren arteko kudeaketa hitzarmen berria onartzea dago, bi proiektu berritarako kreditu gehigarriak onartzea eta Partzuergoko lehendakaria eta lehendakariordeak izendatzea.
Bidasoa bizirikek kudeatuko ditu Partzuergoaren erabakiak eta ebazpenak. Batasunaren proiektuak bultzatzeko konpromisoa hartu dute.
Turismoa sustatzeko eta informazioa emateko partidarako aurrekontuak aldatzea onartu zuten, hiru udalerrietako ondare historiko, kultural eta naturalari balio ematen dioten baliabide turistikoak sustatzea helburu. Horretarako bi proiektu berri finantzatuko dituzte. Batetik, badiako bideko seinalean mantentzeko 20.000 euro erabiliko dituzte, eta bestetik, ikus-entzunezko edukiak hobetuko dituzte QR sarbidearekin eta 10.000 euro erabiliko dituzte. Panel bakoitzeko QR kode bat jarriko dute.
Lehendakaria eta bi lehendakariordeak izendatu zituzten ere. Kotte Ecenarro, Hendaiako alkatea, lehendakaria izango da, José Antonio Santano, lehen lehendakariordea eta Txomin Sagarzazu, Hondarribiko alkatea, bigarren lehendakariordea.