Bertsotan ikasteko aukera ederra Irunabarren
Hondarribia eta Irunen bertsotan ikasi nahi dutenek, dagoeneko aukera dute sortu dituzten bost taldeetako batean matrikulatzeko.
Irunabar bertsoaren bilguneak 2022-2023 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi du. Hondarribian eta Irunen eskaintzen dituzte klaseak eta bost talde sortu dituzte, gaztetxoena, hastapenak I, hastapenak II, bat-batean eta bertso tailerra. Zalantzarik izan ezean, bilguneari idatz daiteke edota arduradunen batekin harremanetan jarri.
Gaztetxoak: Astelehenetan izango dira saioak 17:00etatik 18:00etara, Bidasoko AEK Irungo Euskaltegian. Irati Alcantarilla urruñarra izango da irakaslea eta izen emateko berarekin jarri behar da harremanetan (0033) 617 57 33 99 telefono zenbakira deitu edo idatzita.
Hastapenak I: Gazte eta helduei bideratutako klaseak izango dira. Asteazkenetan elkartuko dira, 20:00etatik 21:30era. Aitor Errazkin ariko da irakasle lanetan eta matrikulatzeko berari idatzi edo deitu behar zaio (0034) 685 72 75 39 telefono zenbakira.
Hastapenak II: Lehenengo mailan bezala, gazte eta helduentzat da ere. Kasu honetan, klaseen eguna eta lekua zehazteke dago. Adrian Arrutirekin jarri behar da harremanetan parte hartu ahal izateko telefono zenbaki honetara idatzi edo deituta, (0034) 638 32 69 70.
Bat-batean taldea: Hondarribiko Jaizubia auzoko auzo elkartean bilduko dira ostegunero, 19:3oean hasi eta 21:30ak arte. Abel Zabalari deitu edo idatzi behar zaio izen emateko (0034) 690 06 58 26 zenbakira.
Bertso tailerra: Astearteetan finkatu dute hitzordua 19:00etatik 20:30era Hondarribiko Muara elkartean. Adrian Arrutik gidatuko ditu saioak eta ikastaroan aritzeko (0034) 638 32 69 70 telefono zenbakiarekin jarri behar da harremanetan.