Belartzako alternatiba "borondate politikoagatik" aukeratu dutela dio EAJk
Aukeratutako aparkalekua egin ahal izateko, legeari dagokion aldaketa "puntuala" dela diote jeltzaleek eta udalak askotan egin duela.
Belartzako aparkalekuaren gaineko bata besteekiko erantzunak ematen jarraitzen dute EAJ eta Irungo Udalak. Jarrera hau “ohituta gauzkaten politikak” direla deitoratu dute jeltzaleek. “Frogatu ezin dituzten eta erabilera maltzurrarekin egindako deskalifikazioak eta akusazioak” direla egindakoak nabarmendu dute.
Aukeratutako Belartza aparkalekuaren alternatiba, borondate politikoari erreparatuz egin dutela eta ez hirigintza legezkotasunagatik argudiatu dute. Udalak atzo aipatutako azterlanean jasota dagoela legez kanpokoa dela proposamen hori esan zuen, eta EAJk erantzun die “Plan Orokorraren aldaketa puntual bat besterik ez da behar da. Aldaketa mota horretara udal gobernuak askotan jo du gainera”.
Legeari dagokion aldaketa hori egingarria dela egiaztatzeko, alkateak aurretik hitzarmen bat sinatu zuela Recondoko lursailean 200 etxebizitza eraiki ahal izateko oroitu dute. “Une honetan, gobernua da bere interes alderdikoiak herritarren interesen aurretik jartzen ari dena”.
Udalari aurpegiratu diote Artiak ekimen interesgarriak ez dituela udal gobernuak nahi ez duelako. Ildo horretan, irundarren bizitza hobetuko duten ekimenei erreparatzeko eskatu diete, egin ezean “Irunek duen alternatiba bakarra, EAJ, deskalifikatu” egingo litzatekelakoan. Hori ez dela haien jokoa adierazi dute.
Amaitzeko, udal gobernu taldearen konpromisoak beraienak ere badirela azaldu dute. “Irun guztiok osatzen dugulako eta hiria guztion artean egin behar dugulako”.