Beaskoetxea eta Lekerika finalerdietara
Iragarpenek huts egin zuten joan den larunbatean. Beaskoetxea eta Lekerika aise nagusitu ziren Olharan eta Etchetoren aurka jokatutako partidan.
Joan den larunbatean hasi zen berriro ere Hondarribiko Grand Slama, Hondarribiko Jaien hutsunearen ondoren. Beaskoetxea eta Lekerika Olharan eta Etchetoren aurka aritu ziren.
Iragarpenek huts egin zuten, izan ere Beaskoetxea eta Lekerika aise nagusitu ziren 2-0 (15-9 eta 15-6). Era honetan, Beaskoetxea eta Lekerika finalerdietarako sailkatu dira, B taldean.
Partida nagusiaren aurretik Basterra eta Zugaitz, Cosme eta Urangaren aurka aritu ziren. Bigarren bikoteak irabazi bazuen ere, oso lehia estua izan zen. Azkenean, 25-24 nagusitu ziren Cosme eta Uranga.