Ticket-bai sistemako diru laguntzen inguruan mintzatu da PSE-EE
Diru laguntzak jasotzeko beharrezkoak diren tramiteak azkartzeko eskatu dio udal gobernuari.
Asko dira datozen egunetan Ticket-bai sistemara, zerga iruzurrari aurre egitea helburu duen sistemara, atxikituko diren hostalari eta komertzialariak.
Hori dela-eta, Hondarribiko PSE-EEk gogorarazi du 2022ko aurrekontuetan 50.000 euroko partida bat onartu zela sistema honetara atxikituko direnei laguntza ekonomikoak eskaintzeko. Baina une honetan, laguntza kontzesio horiek erregulatzen dituen araudirik ez dagoela salatu dute sozialistek. Araudia behar beharrezkoa da laguntza horiek jasotzeko eta beraz, beharrezkoak diren tramiteak azkartzeko eskatu dio udal gobernuari.