Dunboan egongo da astebetez alkatea
Iradokizunak eta proposamenak jasotzeko bertaratuko da. Orain, egun bat pasa beharrean, aste osoa egongo da bertan Santano.
Dunboara joango da aste honetan Jose Antonio Santano alkatea, Alkatea Auzoetan egitasmoari jarraiki. Urte honetako hamargarren geldialdia izango da.
Formatua aldatu diote programari eta egun bat eskaini beharrean, aste osoan zehar ibiliko da Santano bertatik. Beste aldietan bezala hobekuntza proposamenak, iradokizunak eta kexak entzungo ditu. Gerturatu ezingo dutenek udalaren orrialdean luza dezakete haien nahiak, baita bihar Poxpologile kalean instalatuko duten karpa batean ere.
Webgunean ekainean Larreaundi auzoan hartutako eta betetako konpromisoak ikusteko aukera jarriko dute, erreferentzia gisa hartu nahi dutenentzat.