Uhinak 2022, azaroaren 16an eta 17an Ficoban
Klima Aldaketari eta Itsasertzari buruzko Kongresuaren bosgarren edizioa izango da. 2020an ez bezala, aurten aurrez aurre egingo da.
Uhinak kongresuaren bosgarren edizioa azaroaren 16an eta 17an egingo da Ficoban. Erakustazokak eta Azti zentro teknologikoak elkarlanean antolatzen dute, eta honako da helburua: klima krisiari aurre egiteko zeresana duten eragile guztiek elkarrekin hausnartu, eztabaidatu eta lan egitea. Aurtengo edizioaren leloa izango da Klima larrialdiaren aurrean ekiteko eta komunikatzeko mugitzen gara.
Kongresuak iraungo dituen bi egunetan itsasertzaren egungo egoera askotariko ikuspuntuetatik jorratuko dute. Zehazki, lau ataletan banatu dute egitaraua:
- Egungo itsasertzaren egoera eta 2050ean klima krisiaren testuinguruan.
- Muturreko gertaerak eta egokitzapen neurriak.
- Klima aldaketaren arintzea eta biodibertsitatearen lehengoratzea.
- Gobernantza, kudeaketa tresnak eta komunikazioa.
Kongresuan parte hartuko duten hizlarien zerrenda eta egitarau xehatua Kongresuaren webgunean topa daiteke.