Noelia Lorenzok liburu berria aurkeztuko du gaur
CBA udal liburutegian izango da, 19:00etan. Bestalde, zabalik da bertan antolatzen diren jardueretan izena emateko epea.
Noelia Lorenzo Pino idazle irundarrak Blanco inmaculado eleberria argitaratu du, eta liburu horren aurkezpena egingo da gaur, hilak 16, CBA udal liburutegian. Ekitaldia 19:00etan izango da, eta solasaldia Laura Balagué idazleak gidatuko du. Nobela beltza idazteagatik da ezaguna Lorenzo. Hain zuzen, Cubelles Noir saria jaso zuen 2019an, Corazones negros liburuagatik.
Gainera, aste honetan ireki da CBAk antolatzen duen jardueretan izena emateko epea. Irailaren 21era arte egongo da zabalik, eta informazio gehiago eta online izena emateko aukera lotura honetan topa daitezke. Horrez gain, 943 50 54 21 telefono zenbakira deituta edo CBA udal liburutegira bertaratura ere egin ahalko da.