Gure Zirkuaren ateak zabalik
Gaur hasi eta urriaren 1era arte egingo du zirkuak geldiunea Hondarribian. Larunbatetan bina ikuskizun egingo dituzte.

Euskal Herriko txoko ezberdinetan aritu ondoren, gaurtik urriaren 1era arte Hondarribian izango da Gure Zirkua.
Ikuskizuna hurrengo egunetan eskainiko dute hondartzako aparkalekuan: irailak 16, 17, 18, 23, 24, 25, 30 eta urriaren 1ean. Ostiral eta igandetan ikuskizun bana egingo dute. Larunbatetan, berriz, bina.
Gaur ikuskizuna arratsaldeko 19:00etan izango da. Beste egunetako ordutegiak beren webgunean aurki daitezke. Sarrerak 13 euro izango dira eta hurrengo webgunean eros daitezke: Gure Zirkua