Bueltan da Grand Slama
Hondarribiarrak partidu garrantzitsu baten lekuko izango dira larunbatean. 22:00etan ETBn ikusi ahal izango da.
Hondarribiko jaien motiboz, slamak astebeteko atsedenaldia egin zuen eta pilotariek atsedena hartu zuten. Larunbat honetan beraz, pilota eta eskukada hotsak bueltan izango dira jostaldi pilotalekuan.
Partidu garrantzitsua izango da gainera, Olharan-Etcheto, Beaskoetxea-Lekerikaren aurka lehiatuko dira. Partidua ETBn ikusi ahal izango da 22:00etan.
Lehia nagusiaren aurretik, Basterra eta Zugaitz, Cosme eta Urangaren buruz burukoa izango da.
Partida 18:00etan izango da. Sarrerak orain arte bezala online edo pilotalekuan bertan erosi ahal izango dira.