Bi garagardo, Atsegiña elkartearen mendeurrena ospatzeko
Bidassoa Basque Breweryk sortu ditu artisau garagardoak, '1922' eta '2022'. Bata horia izango da, eta bestea txigortua.
Irungo Atsegiña elkarteak 100 urte bete ditu aurten, eta, hori ospatzeko, bi garagardo sortu ditu Bidassoa Basque Brewery artisau garagardo fabrikarekin elkarlanean: 1922 eta 2022. Bata horia izango da, eta bestea txigortua. 1922k elkartearen armarri historikoa du etiketan; 2022, aldiz, mendeurreneko logotipoarekin dago etiketatuta. Bi garagardoak bazkariak edo afariak antolatzen dituzten bazkide guztientzat egongo dira eskuragarri.