Udal gobernuak baieztatu du tasak eta zergak ez direla igoko 2023an
Hurrengo urtera begirako aurrekontua prestatzen ari direla ere aurreratu du Miguel Angel Paez Ogasuneko ordezkaria.
Joan den astean aurreratu zuen udal gobernua osatzen duen Elkarrekin Podemos taldeak aurten ere zergen eta tasen prezioa mantendu egingo zutela aurreko urtekoekin alderatuz. Gaur, Miguel Angel Paez Ogasuneko ordezkariak baieztatu du hirugarren urtez ez direla igoko. “Herritarrei laguntza emateko borondate horren parte da tasak eta zergak izozteko erabakia” .
Erabakiaren arrazoia energiaren eta lehengai batzuen prezioen igoera nabaritu dutela eta datozen hilabeteetan igoera horren eragina nabariagoa izango dela adierazi du ordezkariak. “Udal-gobernutik, dauzkagun eskumenen barruan, lan eta lan gabiltza zenbait ekintza prestatzen, eta horiek guztiak dute Irungo familien ekonomiaren zama arintzeko asmoa”.
Udalak erosahalmena galdu egingo dela aitortu du Paezek. Jarraian, indartu egin dituzte diru laguntzak aipatu nahi izan ditu, hala nola, Erosi eta Ikasi programa eta hiriko etxebizitzen efizientzia energetikoa hobetzeko laguntzak.
2023ko aurrekontua
2023ko aurrekontu proiektua lantzen ari direla ere aurreratu du Ogasuneko ordezkariak eta urtea amaitu baino lehen Udalbatzan aurkeztea espero dute. “Aurrekontu koherentea izango da, aurreko urteetakoen ildo beretik jota, gure gobernu-programa burutzeko helburuarekin prestatutakoa”.