Jamaikako bihotza duten valentziarrak, Psilocybenean
Valentziako Jamaican Jazz Lovers taldeak Bombadil Sound System-arekin batera (Donostia) konpartituko du oholtza.
Oporren osteko aroa reggae, ska eta jazz inprobisazioekin hasiko dute Hondarribiko Psilocybenea aretoan. Larunbatean, Valentziako Jamaican Jazz Lovers taldeak emanaldia eskainiko du, eta haiekin batera Donostiatik etorriko den Bombadil Sound System-ek saioa eskainiko du. Azken hau Bassque Reggae Kultur kolektiboaren barruko proposamena da.
22:00etan hasiko da kontzertua, beraz, ateak aurrerago zabalduko dituzte. Sarreren prezioa 9 eurokoa da aldez aurretik erosten badira, 12koa aretoko leihatilan emanaldia hasi aurretik hartzen badira.