Liburutegiko tailerretan izen ematea zabalik
Aurreko ikasturtean bezala, literatur eta idazketa tailerrak antolatu dituzte. Izen emate epea hilaren 12an zabaldu eta 23an itxiko dute.

Ikasturte berriarekin batera zabaldu dute Hondarribiko Udal Liburutegian antolatu dituzten tailerretan izena emateko epea; hilaren 12an zabaldu eta 23an itxiko dute. Aurreko urtean bezala bi tailer eskainiko dituzte: literatur eta idazketa tailerrak.
Literatur tailerra: Gaztelaniaz hiru tailer osatuko dituzte, euskaraz bat.
Astearte eta asteazkenetan 16:15etik 17:45ra (gaztelaniaz) Yurre Ugarteren eskutik.
Larunbatetan 11: 30etik 13:00 era (gaztelaniaz) Maitek Gónzalez emana.
Ostegunetan 16:15etik 17:45 arte (euskaraz) Ane Mayozek eskainiko du.
Idazketa tailerra: Euskaraz eta gaztelaniaz talde bana antolatuko dute.
Gaztelaniaz: hilean bi, asteartetan 18:00etatik 20:00etara Itziar Sistiagak emango du.
Euskeraz: hilean bi, larunbatetan 11: 30etatik 13:00etara Yolanda Arrietak emana.
Izen ematea email bidez, liburutegian bertan, telefonoz (943111285) edo whatsapp bidez (688860846).