Hondarribiko EH Bilduk jaietako eraso sexistak salatu ditu
Alkateak egindako balorazio "baikorrari" zenbait iruzkin egin dizkio Hondarribiko EH Bildu taldeak.
Astelehenean alkateak “eraso sexistaren ezagutzarik izan ez dela” adierazi zuen jaien inguruan egin zuen balorazioan. Baina EH Bilduk balorazio horren kontra egin eta hilaren 10ean jazotako eraso sexistak salatu eta mahai gaineratu nahi izan ditu.
Koalizioaren ustez “erasoen gurpilean ziztadak dira emakumeen kontrako azken oldarraldia. Edozein pertsonak nahikoa du egurrezko zotz bat begitandu duen emakumeari gaua izorratzeko”. Beraz, Arrantzaleen Egunean salatu ziren 4 ziztada kasuak, protokoloa martxan jarri ondoren baztertu baziren ere, erasoa izaten jarraitzen duela ziurtatu du taldeak.
Hori horrela, erasoak artatzeko leku egoki baten beharra azpimarratu dute, eraso sexistak egunero gerta daitezkeela iritziz.
Ildo berean, komunen egoeraz kexatu dira. Izan ere, gizonek 20 txizontzi zituzten bitartean 4 komun soilik ezarri zituzten. Horrek “emakumeen zein gizonen ilara luzeak” sortu zituen, eta txiza egiteko leku seguruak bermatzea udalaren ardura dela azaldu dute.
Berdintasunari begira, EH Bilduk, bere egin du Jaizkibel Konpainiak alkateari eskatutakoa.