Emeki elkartea prest da ikasturte berriari ekiteko
Ikasturte berrirako, euskal dantza, running taldea, yoga edo jantzigintza saioak antolatu dituzte besteren artean. Izen ematea zabalik dago.
Urtero bezala Emeki Emakume elkarteak ikasturte berrirako ekintzak antolatzen ditu. Aurten 8 jarduera eskainiko dituzte: euskal dantza, running taldea, yoga, jantzigintza, ehoiziri lana, tailerrak, zu zeuk egin, eta trikota eta kakorratz.
Izena emateko hurrengo emailean egin ahal izango da. Ordutegiak hurrengo taulan ikusi ahal dira.