Hiru partida dituzte aurretik Zaisa Txingudi Errugbi taldeek
Aurre denboraldia bukatu dute eta lehen hitzordua larunbatean dute Plaiaundiko zelaian. 18 urtez azpiko taldearen maila neurtu nahi du Camarerok.
Zaisa Txingudi Errugbi taldeek aurre denboraldia bukatu du eta hiru taldeek Plaiaundin jokatuko dute larunbat honetan, 16:30etatik aurrera 40 minutuko 3 norgehiagoka jokatzeko.
Iñigo Camarerok talde berritua izango du baina esperientziaduna. Denboraldi aurreko lehen erdiko entrenamenduetan egindakoa zelaian erakutsi nahi dute, hau da, 18 urtez azpikoei minutuak eman nahi dizkio senior kategorian nola moldatzen diren jakiteko. Baita taldearen egoera fisikoa ebaluatzeko ere.
Aurkariei dagokienez, donostiarrak Irungo taldearen aurkari zuzenak izan dira duela hilabete gutxi arte, izan ere, bi taldeak, Bera Bera B-rekin batera, euskal lehen mailan jarraitzeko lehian egon ziren aurreko denboraldiko azken partidetara arte.
Bestalde, Hernaniren 23 urtez azpiko taldeak bere kategoriako estatu mailako txapelketa jokatuko du hirugarrenez jarraian. “Oso talde gaztea izan arren, kalitate eta egoera fisiko handiko jokalariek osatzen dute”.