Entzute prozesuari berriz ekin dio Elkarrekin Podemosek
Uztailean eman zuten entzute prozesua delakoaren berri, zeinak hiriko elkarteei ahotsa ematean datzan. Bihar jasotakoaren aurrerapena egingo dute.
Apirilean entzute prozesua hasi zuen Elkarrekin-Podemosek, hiriko elkarteen egoera zein den jakiteko haiekin elkartuz. Xedea tokiko merkataritza suspertzea edo kirola sustatzea kluben bitartez eta instalazio egokien bitartez dela adierazi zuten. Udan geldialdia egin zuten eta orain berriz martxan dira.
Orain arte egindako lanaren balorazio ona egin dute, “elkarrizketatutako kolektiboetako batzuk adierazi dute lehen aldia izan dela alderdi politiko bateko ordezkariak haiekin bildu dena, haien kezkak kontuan hartzeko xedeaz”. Adierazpen horiek motibagarriak direla diote, eta pertsonak erdigunean egon behar dutela gogoratzeko baliagarria izan dela. “Herritarrak dira hiria martxan jartzen dutenak”.
Bihar, 19:00etan, entzute prozesuan orain arte egindakoaren laburpena egingo dute, alderdi moreak duen Izaga kalea 9 zenbakiko Gure Morada egoitzan. Urte amaiera bitartean hitz egingo duten kolektiboen taldeei buruzko informazioa zabalduko dutela aurreratu dute.