Asfaltatze kanpainarekin jarraitzen ari dira
Aste honetan Legazpi eta Antonio Valverde karriketan hasiko dituzte lanak, eta zirkulazioan eragin txikia izango du.
Legazpi eta Antonio Valverde kaleetako asfaltatze lanekin hasiko dira egun hauetan, Ramon Iribarren kalekoa amaitu ondoren. Asfaltos Urretxu SA enpresari esleitu dizkiote lanak eta 510.000 euroko aurrekontua jarri dute, 6 hilabetean lanak egiteko.
Aparkalekuak asfaltatzen hasiko dira bihar Legazpi kalean. Zirkulazioan momentu batean bakarrik izango duela eragina azaldu dute. Antonio Valverde karrikan hilaren 19an ekingo diete lanei, aparkatzeko lerroak balizatuko dituzte. Bien bitartean ezingo da kale horretan aparkatu.
Antonio Valverdeko lanek irailaren 20, 21 eta 22a bitarte iraungo dute , lehenik asfaltoa konponduko dute eta jarraian, galtzada pintatu.Horretarako, zirkulazioa moztuko dute eta Artiga pasealekura joan eta GI-636 saihesbidea erabiltzea gomendatu dute. Gainera, Jose Antonio Loidi Bizkarrondo Loidi kaleko garajeetara joateko, Artiga pasealekutik Udaltzaingoaren lokaletara sartzeko bidea erabili beharko da.
Asfaltatze kanpainan sartu dira ere honako karrika hauek: Nafarroa hiribidea, Letxunborro hiribidea, Lepanto kalea, Harmugarrieta kalea, Maria Juncal Labandibar kalea, Muñogaña kalea, Zuberoa kalea, Lapitze kalea eta Anaka kalea.