Iratxe Sorzabal Espainiaratu dute, Estremerako kartzelara
Frantziako kondena bukatuta, Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako 24 urteko kondena Madrilgo Estremerako kartzelan beteko du.
Frantzian ezarri zioten kondena bete ondoren, Estremerako (Madril) espetxera mugitu zuten ostiralean Iratxe Sorzabal preso irundarra, Etxeratek jakinarazi zuenez. 2015etik da preso Sorzabal eta ordutik Reau (Frantziako) kartzelan egon da, etxetik 925 kilometrotara.
Otsail hasieran epaitu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean eta 24 urte eta sei hilabeteko zigorra ezarri zioten, fiskalak, Estatuaren abokatuaren ordezkariak eta AVT Terrosimoaren Biktimen Elkarteko abokatuak 36 urtera kondenatzea eskatu bazuten ere. Epaiketa horretan Sorzabalek tortura pean zegoela egin zituela errunduntzat jotzen zizkioten adierazpenak berretsi zuen.