[Argazki galeria] Jaien azken txanpan, kaleak beteta
Kalean giro jendetsua nabari da gaurkoan, eta arratsaldea bide beretik joateko egitaraua osatu dute.

Arrantzale eguna da gaurkoa Hondarribian, jaien azken eguna. Jende andana bildu da San Pedro kalea eta Benta artean eta giro ezin hobea zegoen. Herri bazkaria egiteaz gain, kuadrilla bazkariak egiteko probestu dute askok, eta arratsaldean, elektrotxarangak animatuko ditu herritarrak.























