Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
LALI PORRAS BLANCO. PRENTSA SALTZAILEA.

[Elkarrizketa] "Memoria asko behar da, eta hori lantzeko balio dit lan honek"

Herritarren literatur eta prentsa eskaerei arreta jartzen topa daiteke goizero Lali Porras San Juango bere kiosko historikoan. Familiatik datorkio ofizio hau, eta ez duela uzteko gogorik adierazi du.

Lali Porras Blanco
Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2022/09/09

Bizitza osoa darama irundarrak kioskoaren bueltan. Moskun zuen txokoa ezaguna egin zen Fermin Muguruzaren Azoka Eguna abestiagatik, baita saltzailearen gertutasunagatik ere. 2014an lanak egin zirelako San Juan plazan jarri behar izan zuen bere lantokia.

Noiz hasi zinen Kioskoan lanean?
Nire aita egunkariak banatzen hasi zen, gu Burgosetik etorri ginenean. Hasieran, karro batekin aritzen zen aita banaketan. Gero kioskoa eskatu zuen, nik 15 urte nituela. Orduan, kalean egunkariak saltzen nituen eta etxeetan banatu, eskolara joan aurretik egiten nuen neskatxa nintzela, eta orain 64 urte dauzkat. Kioskoa Urdanibia plazan egon da eta nik etxeetara joaten jarraitu nuen.

Zure kioskoa popularra da. Nola eusten zaio horri?
Atsegina izan behar naiz, jendeari kasu egin behar zaio eta eskatzen duena ekarri. Norbait etortzen bada ezin zaio esan ez dagoela nahi duen aldizkari, promozio eta egunkaria. Eguneratuta egon behar naiz. Liburuak galdegiten badidate ere eskatu egiten ditut. Gomendioak ere ematen ditut, oraintxe emakume bati gurutze-puntua ikasteko nire kioskoko aukerak erakutsi dizkiot. Bezeroari hoberena, nire iritziaren arabera, eskaintzen diot. Gurutzegramekin berdin, bakoitzak bere ideiak ditu eta hori kontutan izaten dut.

‘Laliren kioskoan, kasete eta kazetak…’ dio abestiak.
Fermin Muguruzak kasete asko zituen Kortatu eta Negu Gorriak-enak eta suntsitu nahi ez zituela jakinda, galdetu nion ea zer egin behar zuen haiekin. Lekuren batera joan zela saltzera, Herri Urrats edo, ez dut gogoan nora zehazki, eta hainbeste stock zuen nirera ekarri zituela. 3.000 kasete saldu nituela esan zidan Muguruzak, orduan ere saltzen jakin behar izan nuen ‘begira Ferminena da, nahi duzu?’. Euro batean saltzen nituela gogoratzen naiz.

Larunbateko azokaren parte izateak beste xarma bat izango zuen, ezta?
Bai, askoz gehiago saltzen zen. Kioskoari bizi asko ematen zion azokak. San Juan plazara betidanik bezero izandako batzuk etorri izan dira, baina lehen azokara larunbatero joaten zirenak ia ez. Ez niretzat, ez jendearentzat ez da berdina. Moskuko estankoak ere aldizkariak ekartzen zituen baina ez ziela nahi zuten guztia ekartzen nik bezala esaten zidaten. Igandeetan itxi egiten zuen, esaterako, eta ni egunero nintzen han. Orain auzoko estanko bakarra itxi egin dute.

Erretreta usaintzen ari zarela diozu, badituzu gogoak?
Ez! Galdetu didate ea jubilatu nahi dudan, otsailean 65 urte beteko ditudalako. Ez nekien zer egin, apirilean erabaki behar izan nuen jarraitu edo utzi. Egoera pertsonal konplikatua daukat eta aurrera jarraitzea erabaki nuen beste hiru urtez. Asko kostatzen zait lan hau uztea oso gustura nagoelako hemen, aktiba egoten naizelako. Ez dut egunero gauza berdina saltzen, asko mugitu behar naiz eta hori maite dut. [Bezero batek ea bere ama edo ahizpa pasa den galdetu dio]. Memoria asko behar da eta hori lantzeko balio dit lan honek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.