[Argazki galeria] Urrats sendoak eman ditu Jaizkibelek
Koloretako zapi gehiago batu dira Jaizkibel Konpainiara, eta txalo zaparrada entzun da Kale Nagusian.
Txalo artean eta Kale Nagusia haiena ere badela berretsiz egin du ibilbidea Jaizkibel Konpainiak. Konpainia nabarmen hazi dela adierazi du Oihana Etxebarrieta kapitainak, eta eskaera garbia egin dio Txomin Sagarzazu alkateari: hilabeteko epean elkarrizketarako mahaia abian jar dezala.