"Oraindik elkarrizketarako pausuak eman beharrean gaude"
Atzoko egunez, Antxeta Irratian izan zen Sagarzazu eta bertan, Alardearen egungo egoeraren inguruan mintzatu zen.
Biharko egunez ospatuko da Alardea eta bi urteko hutsunearen ondoren, aurten behintzat, egoerak bere horretan jarraituko du.
Dena den, egoeraren inguruan hitz egiteko saiakerak eta pausuak eman dira eta udalaren aldetik, Txomin Sagarzazu alkatea bideratzaile lanetan aritu da.
Atzoko egunez, Antxeta Irratian izan zen Sagarzazu eta bertan, Alardearen egungo egoeraren inguruan mintzatu zen. Egun egiten dena “legearen barrukoa” dela argudiatu eta sententzia baten arabera udala ezer antolatzera behartuta ez dagoela azaldu zuen.
Egoeraren aldaketa ezaren inguruan galdetuta, alkateak argi utzi nahi izan zuen “herrian sumatzen den bidearen arabera izan beharko duela udalarena” baina horretarako “oraindik” pausuak eman beharrean daudela. Hori dela-eta, irtenbideez hitz egin baino, elkarrizketan urratsak emateaz hitz egin behar dela esan zuen.