Jaizkibelen desfilatzeko kontuan hartu beharrekoak
Adin txikikoek arduradunekin desfilatu beharko dute, kuberoek ezik. Oro har, arduradunei kasu egiteko agindua eman dute.
Jaizkibel Konpainiak entseguak amaitu ditu eta bihar desfilatuko du. Goizean Zezen plazan elkartzeko deia egin dute 06:45an, kantineraren bila joateko. Ondoren, Alamedatik irtengo da desfilea eta 07:45an egon behar dute bertan parte hartzaileek. Arratsaldean 16:45an aterako dira Sainduatik.
Norberaren ekintzak, denen ardura direla gogoratu du konpainiak. Ildo horretan, arau batzuk ezarri dituzte lankidetzan praktikan jartzekoak:
- Musika jotzeari ez uztea inoiz. Musika eta lerroak direlako funtsa, antolatzaileen hitzetan.
- Bidearen hasiera eta amaiera arduradunek adieraziko dute.
- Probokazioei kasurik ez egiteko agindua eman dute, bidea duintasunez egiteko. “Gure konstantzia da gure indarra”.
- Kubero ez diren haurrek arduradun batekin joan behar dute, bidearen zati batzuetan egoera deseroso eta kritikoak gertatzen direlako. Konpainia kubero gisa irtengo direnez arduratuko dela bakarrik jakinarazi du.
- Goxokien deskargak konpainia osoa, goizean Guadalupera eta arratsaldean Harresira, iristean egingo direla agindu dute. Merienda ere dena bukatzean hasiko da.
- Zapatero abestia Gipuzkoa plazan joko dutenez, arduradunei adi egoteko eskatu dute.
- Atrezzozko eskopetak bakarrik erabili ahalko dira.
Auto finantzatu egiten den taldea dela oroitarazi dute, eta hortaz, hiru momentutan dirua biltzeko poltsa pasako dute: kantineraren etxean, autobusa hartzerakoan eta meriendan.