Herritarrei "agur eta ohore" egin diete
Gaur goizean, jaiei hasiera ofiziala eman ondoren, Udaletxeko Areto Nagusian elkartu dira herritarrei eskerrak emateko ekitaldian.
Gaur goizean, 12:00etan jaiei hasiera ofiziala eman ondoren, Udaletxeko Areto Nagusian elkartu dira herritarrei eskerrak emateko ekitaldian.
Jaien hasiera baliatuz, momentu “goxo” bat hartu nahi izan dute herritarrei “agur eta ohore” egiteko. Pandemia garaian bizitako une zailetan “denen artean” erantzun bat ematea ahalbidetu zutela gogoratu, eta elkarren arteko “lankidetza bikaina” goraipatu nahi izan du alkateak. Era horretan, herritarrengandik eta gizartearengandik jasotako “babesa, elkartasuna eta hurbiltasuna” eskertu eta ekukotasun modura dokumentu bat banatu diete hamalau elkarte eta erakunderi.
Caritas, Nagusilan, Dya, Gurutze Gorria, Uliazpi, San Gabriel, Caser Betherram, Gibeleta Eguneko Zentroa, Osakidetza, Talaia L.H., Talaia BH, Egiluze, Ama Guadalupekoa eta Udaletxeko langileak izan dira aipamen berezia jaso dutenak.