Karlos V.aren Gaztelua xake lehiaketa zirraragarriaren lekuko
Jaien egitarauaren barnean, Marlaxka Xake Klubak, Hondarribia Gaztelua X. Xake Aktibo Txapelketa antolatu du.
Joan den igandean egin zen Marlaxka Xake Klubak antolatutako Hondarribia Gaztelua X. Xake Aktibo Txapelketa. Karlos V.aren Gazteluan, Euskal Herriko hainbat tokietatik bertaratutako 50 xakelarik parte hartu zuten. Txapelketa goizeko 10:00etan hasi eta 14:00etan amaitu zen.
Sei txanda jokatu ondoren, Juan Luis Alfaro Garcia del Cerro izan zen irabazlea. Garcia del Cerro Errenteriako Fomento Cultural klubeko jokalaria da. Josu Manterola Ubillos izan zen bigarrena (Gros X.T). Hirugarren postua ordea, Mikel Ochoa Aldazentzat izan zen (C.A. Orvina).