Kalamuaren azoka ezagunena ostiralean hasiko da
Irailaren 9tik 10era egingo da Expogrow eta ostegun honetan enpresentzako merkataritza-transakzioak egiteko arratsaldea antolatu dute.
Kalamuaren feria ezagunena bueltan da. Irailaren 9 eta 10ean egingo da Expogrow Ficoban eta hasierako izaerara bueltatuko da, irailean berriz eginez bederatzigarren azoka. Azken zortzi edizioetan “indarrez errotu” dela merkatua diote antolatzaileek, kalamuari buruzko azoka bat baino gehiago izatera iritsiz.
Aurrez, irailaren 8an, Expogrow Pro deituriko B2B profesionalen arteko topaketa arratsaldea egingo dute 16:00etatik aurrera. “Europa mailako kalamuari buruzko azoken artean, gureak egiten du apusturik handiena saretzea, merkataritza-harremanak eta negozioen lorpena sustatzeko kalamuaren industriaren enpresen artean.
Ostiralean irekiko dituzte ateak publikoari, eta musika jaialdia, kalamu kopa eta beste hainbeste jarduera egin ahalko dira. Kontzertu nagusia Anthony B jamaikarrak eskainiko du, eta Iseo & Dodosound nafarrak ere kartel buru dira.