[Galeria] Gazteek euren eguna ospatu dute
Larunbat goizetik gaueko ordu txikietara arte antolatu dute egitaraua. Askotariko belaunaldiak elkartu dira.
Hondarribiko Gazte Eguna ospatu dute dozenaka gaztek gaur, irailaren 3an. 11:00etan zuten lehendabiziko hitzordua Kai Zaharrean, kinten pikeak deituriko jolasekin, eta hortik aurrera festa gaueko ordu txikiak arte luzatzeko moduko egitaraua prestatu dute. 14:30ean pregoia egin dute, eta orduan jo du goia festak, Zapatero abestiaren doinuekin batera. Giro ederrean egin dute Zumardirako bidea, bertan baitzuten bazkaria.
18:15etik aurrera kontzertuak izango dituzte Zumardian bertan. Lehena Mugan talde donostiarra izango da; oholtzara igotzen azkenak SKUBI Band taldekoak izango dira, 23:30ean. Hortik aurrera festarekin jarraitu nahi duenak izango du non jarraitu.
Jarraian, egunak utzitako irudi batzuk: