X-Gravity Street ikuskizuna, igandean
Goren mailako ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da Zezen Plaza eta harresiaren arteko zelaian. 11 metrotik gorako jauziak egingo dituzte.
Igandean Zezen Plaza eta harresiaren arteko zelaian X-Gravity Street Freestyle Motocross ikuskizuna izango da. Bertan Maikel Melero, 5 aldiz munduko txapeldun izandakoak, eta Edgar Torronterasek, X-Games ekitaldietan hainbat domina irabazitakoak, parte hartuko dute.
Motrocross motako ibilgailuarekin 22 metrotik gorako luzera eta 11 metrotik gorako altuera duten jauziak egingo dituzte. Sarrera doakoa da.
Ikuskizunean zehar, txikitxoek jostailuzko motorren lasterketa egingo dute. Izen ematea 17:00etan izango da, zelaian bertan.