Atrezzoko eskopetekin irtengo da Jaizkibel Konpainia
Aurten armen legislazioan aldaketak egon dira eta beharrezkoak diren tramiteak egiteko denbora faltagatik atrezzoko eskopetekin irteteko beharrean ikusi dira.
Jaizkibel Konpainiak azaldu duenez, aurten armen legislazioan aldaketak egon dira. Hemendik aurrera, derrigorrez, irailaren 8an irtengo diren eskopeta guztien datuak Gobernu Zibilaren esku utzi beharko dituzte konpainiek.
Hori dela-eta, aurten, atrezzoko eskopetekin irteteko beharrean ikusi dira beharrezkoak diren tramiteak egiteko denbora faltagatik.
Konpainiak argi utzi nahi du ezin dela atrezzokoa ez den beste eskopetarik erabili, ez balinena, ez benetazkoa, ezta zulatua ere.