Irun Zuzenean jaialdirako sarrerak salgai daude
Jaialdirako sarrerez gain, bigarren eskuko merkatuan parte hartzeko izen´ematea ere ireki duela jakinarazi du udalak.
Irungo Udalak zenbait ohar bidali ditu datozen hilabeteetan kontuan hartzekoak. Hasteko, Irun Zuzenean jaialdirako sarrerak dagoeneko salgai daudela jakinarazi du. Bi egunetako abonua 30 euroan eros daiteke (irailak 30, urriak 1). Bulegoan esku diruarekin ordaindu behar da, eta, bestela, Interneten daude salgai, Ticketmasterren.
Bestalde, datorren abuztuaren 7an, bigarren eskuko azoka egingo dute, hirugarrenez, Iganderoren barruan. Azokan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete bigarreneskukomerkatua[abildua]irun.org-n.