Irantzu Varelak jasoko du 2022ko Hondarribia Berdintasun Hiria Saria
Sari honen bitartez, "urte guzti hauetan berdintasunaren alde egin duen lan guztia eskertu eta Jaizkibel konpainiari eskainitako babesa" goraipatu nahi izan du epaimahaiak.
Hondarribia Berdintasun Hiria Sarien VIII. edizioan Irantzu Varela kazetari eta aktibista feministari emango diote saria. Epaimahaia Nieves Alza, Iñigo Lamarka, Xabier Lapitz, Garbiñe Biurrun eta Maddalen Iriartek osatzen dute eta azaldu dutenez, errekonozimendu honen bidez “urte guzti hauetan berdintasunaren alde egin duen lan guztia eskertu eta Jaizkibeli eskainitako babesa” goraipatu nahi izan dute.
Hondarribia Berdintasun Hiria Sariak 2015ean banatu zituzten lehenengoz. Orduko hartan Donostiako Kresala, Zumarragako Irrintzi eta Tolosako Udaberri taldeak saritu zituzten.