Hondarribia Grand Slamaren bigarren jaialdia, ostiralean
Ostiral honetako irabazleak Arbe eta Lekueren aurka jokatuko dute Master sailkapenaren finala datorren abuztuaren 5an.
Joan den ostiralean hasi zen ‘Hondarribia Gran Slam’ Master sailkapenaren lehenengo partidarekin. Ostiral honetan beraz, bigarren jaialdia izango da. Olha eta Del Rio, Hormaetxea eta Aimarren aurka lehiatuko dira Jostaldi frontoian 20:00etan. Jardunaldi honen irabazleak datorren abuztuaren 5an Arbe eta Lekueren aurka Master sailkapeneko finala jokatuko dute, joan den asteko irabazleen aurka. Arbe eta Lekuek 11-15 eta 14-15 irabazi zieten Basterra eta Salegi bikoteari.
Datorren astean finaleko irabazleak ‘Hondarribia Grand Slam’ ligaxkan parte hartzeko txartela eskuratuko du.
Sarrerak eskuragarri hemen edo egunean bertan Jostaldi frontoian.