Hirugarren anbulatorioaren gaineko mozioa eztabaidatuko dute biharko plenoan
Udal talde guztiek sinatu dute mozioa EAJk izan ezik.
Bihar uztaileko Ohiko Osoko Bilkura izango da udaletxean, 09:30etik aurrera. Udal taldeek 17 puntutako gai zerrenda izango dute eztabaidagai.
Horien artean, azken aldian pil-pilean dagoen hirugarren anbulatorioaren gaia aterako da mahai gainera; izan ere, PP, EH Bildu, Elkarrekin Podemos-IUk eta PSE-EEk sinatutako mozio bat eztabaidatuko dute. EAJ izan da sinatu ez duen udal talde bakarra.
Udal taldeetatik bigarren mozio bat ere aurkeztu dute, kasu honetan, EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IUk babestutakoa Melillako gertakarien gainean.