El Twanguero eta Oscar Terol, kultur agendako ekitaldi garrantzitsuenak
Larunbatean, Remember musika taldea entzuteko aukera izango da Zabaltza plazan.
Asteburua ekitaldi kulturalez beteta dator Irunen. Gaur, El Twanguero gitarra jotzailea entzuteko aukera izango da, 20:00etatik aurrera, Junkal plazatxoan. Valentziarrak 15 urteko ibilbidea egin du gitarraren musikaren jatorria ikertzen munduan zehar ikertzen, eta nazioartean ezaguna egin da. Carreteras secundarias diskoa aurkeztuko du, Hego Amerikatik barrena egindako bidaiatik ateratako lana.
Bihar, berriz, bi ekitaldi izango dira: 18:00etatik 20:30era, Magia Tailerra haurrentzat, Pio XII plazan, Aritz Petrikorena eta Javier Agirrerekin batera, eta 22:00etatik aurrera, Mundos para…lelos bakarrizketa saioa Oscar Terolekin.
Larunbatean, azkenik, Remember musika taldearen kontzertua izango da, Zabaltzan plazan. Betiko kantak joko ditu taldeak.
Irungo agenda osoa hemen.