Be Veggie abenduaren 3 eta 4ean izango da, Ficoban
Bizimodu begetala eta beganoentzat egokiak diren produktu eta zerbitzuak izango dira Be Veggien. Jaialdiak webgune berria dauka.
Laugarren ekitaldia izango du aurten Be Veggie bizitza estilo begetala eta produktu nahiz zerbitzu beganoen jaialdiak. Aurtengoan, abenduaren 3 eta 4ean izango da, ohi bezala, Ficoban.
Ficobak jakinarazi duenez, geroz eta pertsona gehiagok egiten dute bizitza estilo beganoaren alde, eta interes horri erantzunez dagoeneko hasi dira prestatzen hurrengo jaialdia. Izan ere, Espainiako Estatuan beganoei buruz egindako inkesta nagusiaren arabera, 25 urtetik 34 urtera bitartekoen artean % 44 elikatzeko ohiturak aldatzen ari da, eta %27 dira 35 eta 44 urtekoen artean. Horietan gehienak emakumeak dira. Horrez gain, ustearen kontra, begano asko dago landa eremuan, proportzioan, hirigunean baino gehiago.
Aurten webgune berria estreinatuko du jaialdiak, Ficobaren esanetan, egitura soil eta oso bisualarekin. Bertan emango dute erakusketari, hitzaldi, tailer eta jarduera paraleloen berri. Ekitaldiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren babesa jaso du baita UVE Espainiako Begetarianoen Batzordearena ere. Bi erakundeek parte hartuko dute azokan.