Musika, sormena eta birtziklapena ardatz dituen ekimena
Larunbatean 17:30etan emango diote hasiera Txikimusika ekimenari. Familia osoarentzako jardunaldia izango da.
Txikimusika musika, sormena eta birtziklapena ardatz dituen ekimena da. Hondarribiko Kasino Zaharreko lorategian egingo da eta familia guztiarentzako ekitaldia izango da.
Turukutupa konpainiaren eskutik 17:30ean hasiko da Txikimusika. Reziclonk! soinu instalazio interaktiboa ezarri eta berrerabilitako materialarekin sortutako instrumentuak ezagutzeko aukera izango dute gaztetxoenek. Ondoren, 20:00etan birtziklatutako musika tresna horiez baliatuz, zuzeneko kontzertua eskainiko dute Victor Garciak eta Sergio Lopezek. Kontzertu jostagarria izateaz gain, pedagokikoa ere izango da, izan ere, berrerabilitako tresnen bidez, haurrek ingurumenaren zaintzan kontzientzia hartzea dute helburu.
Halaber, antolakuntzatik eguna borobiltzeko familiak piknikeko oihalak ekartzera eta askaria bertan hartzera gonbidatu nahi izan dituzte.