Arrantzaleek urte ona izango dutela iragarri du aurtengo Kutxak
Santiago Egunarekin batera ospatu zuten atzo Kutxa Hondarribian. Guztira 100 buelta eman zituen Olatz Oronozek Arrantzaleen Hermandadean.
Santiago Eguna izan zen atzo eta Hondarribian jai egun berezia izan zen, izan ere, atzoko egunez ospatzen baita Kutxaren Eguna. Urtero arrantzaleen alaba bat hautatua izaten da herriko dokumentu eta paper zaharrak dituen kutxa bat buru gainean duelarik, ahalik eta buelta gehien emateko ardura betetzeko. Aurten, Olatz Oronoz izan da 17 kiloko pixatzen dituen kutxaren zaindaria.
Arratsaldeko 18:00etan puntu-puntuan irten ziren Arrantzaleen Hermandadetik alde zaharreko parrokiarantz. Hondarribia Hiria Musika Banda irten zen lehena, ondoren arrantzale gazteak egurrezko arraunekin lagunduta, haien atzetik Kutxa (Olatz Oronoz) eta azkenik Done Pedro Kofradiako eta Hondarribiko Udaletxeko ordezkariak.
Oronozek, Hondarribia Hiria Musika Bandaren laguntzarekin 100 buelta eman zituen eta beraz, aurtengo urterako arrantza aurreikuspena ona izango dela iragarri zuen.
Hona hemen atzoko desfileko irudi batzuk.