Ziurgabetasuna nabarmendu dute Podemosekin bilerak izan dituzten kolektiboek
Apirilean hasi zen biltzen alderdia hiriko zenbait kolektiborekin, hiria osatzen duten eragileen errealitatea ezagutzeko.
Podemos Irun hiria osatzen duten eragileekin bilerak egiten hasi zen joan den apirilean, Entzute Prozesuaren barruan. Orduz geroztik, hainbat ordezkarirekin bildu da alderdia, hala nola, sindikatu nahiz enpresa elkarteetakoekin, baita kirol talde eta artistekin ere.
Topaketak “oso baliotsuak” izaten ari direla adierazi du alderdiak, eta bilera horietatik ateratako ondorietako bat “ziurgabetasun egoera oso kezkarria” izan da. Udal mailan, tokiko merkataritza suspertzea da jarduera gune garrantzitsuenetako bat. Kirol mailan, kirola sustatzearen alde egin dute, kirol talde eta instalazio egokien bidez, ikusgarritasuna emanez. Kultur mailan, berriz, Irungo ondarea kontserbatu eta erakustea, hiria sustatzeko eta beste mota bateko, turismoa, adibidez, erakartzeko.
Helburua ahalik eta kolektibo, elkarte eta pertsona gehienekin elkartzea da, horien errealitatea ezagutu eta hiriko egoeraren azterketa egin ahal izateko.
Podemosen arabera, zenbait kolektibok jakinarazi die lehen aldia dela alderdi bat modu horretan hurbiltzen zaiena, eta “Irungo garapenean integratu nahi dituen elkarrizketa bat planteatuz”. Zentzu horretan, kezkak nahiz proposamen baliotsuak jasotzen ari dela gaineratu du.
Alderdiak aurrera Entzute Prozesuarekin aurrera jarraituko duela iragarri du, eta zenbat eta testigantza gehiago jaso orduan eta gehiago islatuko direla herritarren kezaka. “Elkarrizketa horiek eta ondorengo hausnarketa, beraz, herritarrak ilusionatu eta gure hiria aktibatuko duten proposamen bihurtu behar dira”, ondorioztatu du.