A talderako sailkatu da bikotea. Basterra hondarribiarraren eta Salegiren aurka izan zen 11-15 eta 14-15eko setak izan zituen lehia.
Ostiralean hasi zen Hondarribia Grand Slam zesta punta txapelketa, Jai Alai World Tourreko bigarren slama litzakeena Markina Xemeingoaren ondoren. Lehenengoan Erkiaga eta Zabala, eta Barandika eta Lopez sailkatu ziren A talderako; talde hau osatzeke dago. Aldiz, B talderako, Goikoetxea eta Zabala, Olharan-Etxeto, eta Beaskoetxea eta Lekerika.
Jostaldi jendez bete zela adierazi du kontent antolakuntzak. Modalitate honekiko afizioa edukitzeaz gain, Julen Basterra hondarribiarrak mugitu zituela herritarrak uste dute. Basterra eta Salegi bikoteak, Arbe eta Lekue hartu zituen pilotalekuan eta aipaturiko bigarren bikotea izan zen garaile, 11-15 eta 14-15eko setengatik.
Hurrengo ostiralean beste slam bat jokatuko da Jostaldin eta protagonistak izango dira Olha-Del Rio eta Hormaetxea eta Aimar. Hilabete honetako lehen hiru ostiraletako partidak amaitzerakoan A taldea guztiz osatuta egongo da. B taldea arestian esan gisan erabakita dago jada nortzuk osatzen duten.