Brontzezko domina neskentzat, Euskadiko Traineru Txapelketan
Hondarribia hirugarren geratu da Arraun Lagunak eta Orioren atzetik.
Hondarribiko nesken arraun taldeak brontzezko domina eskuratu du Euskadiko Traineru Txapelketan. Lehenengo txandan lehiatu da Ama Guadalupekoa Arraun Lagunakin batera, eta donostiarren atzetik sartu dira bigarren, 11:42.27ko denborarekin.
Bigarren txandaren zain geratu da Hondarribia, eta Orio aurreratu zaio. Talde horia azkarragoa izan da, 11:38.24 denbora markatuz. Horrenbestez, Arraun Lagunak-entzat izan da bandera, 11:20.88 denborarekin, bigarren, Orio, 17 segundora, eta, hirugarren, Hondarribia, 21 segundora.
Mutilek ezin izan dute lehen tokietan geratu. Bigarren txanda laugarren geratu da Urdaibaiengatik 50 segundora. Hain zuzen, Urdaibai izan da garaile 20:55.22ko denborarekin.