Zenbait bisita gidatu proposamen udaran, Irunen barna egiteko
Eskuorri bat kaleratu du Bidasoa bizirikek Irungo turismo eskaintza biltzen duena. Bisita gidatuen gaineko informazio osoa ere topa daiteke triptikoan.
Irungo turismo eskaintza jasotzen duen eskuorri bat aurkeztu du gaur Miguel Angel Paez Bidasoa bizirikeko presidenteak turismo bulegoen aurrean. Udarara begira uztail eta abuztuan eskaintzen ari diren bisita gidatuen ordutegiak eta informatzeko bideak irakur daitezke. Lotura honetan jaitsi daiteke euskarria.
Proposamen sorta ederra dela eskaintzen dena adierazi du Paezek: “Udan, hiria ez da gelditzen, eta udako eskaintza oparoa dakargu bisitarientzat eta oporraldia hemen igaroko duten irundarrentzat: kulturaren eskutik gozatzeko aukera ematen duten bisita gidatuak, naturaguneak eta tokiko oso sektore garrantzitsu batzuk, hala nola merkataritza edo ostalaritza”.
Iaz, uda osoan ehun bat bisita gidatu egin ziren, eta ondorioz, aurten berriz egingo direla jakinarazi du Paezek: Irungo erdiguneko inguru eta eraikin historikoak, Irugurutzetako meatzeetara, Santa Elenako nekropolia eta Irun Erroma tourra, Ekoetxea Txingudik Plaiaundi naturguneari buruz, eta Ibilaldi bat historian eta Bidasoa ibaian barrena.