Kanariar uharteetako orkestra gaztea lehen aldiz Hondarribian
EGOk, Euskal Herriko Orkestra gazteak gonbidatua etorri da JOACAN Kanariar Uharteetako Orkestra Gaztea Hondarribira. Hilaren 27an Itsas Etxea Auditoriumean izango dira.
JOACAN Kanariar Uharteetako Orkestra Gazteak kontzertua eskainiko du Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean hilaren 27an, arratsaldeko 19:00etan. EGOk gonbidatua etorri da eta lehen aldiz joko du Hondarribian.
Mendelssohnek, artista gazte batek, sortutako lehen sinfoniarekin ekingo diote kontzertuari. Ondoren, Tchaikovskyren Biolinerako kontzertuarekin amaituko dute emanaldia. Oso obra konplexua da. Nemanja Radulovic izango da biolinista bakarlaria. JOACAN Victor Pablo Perezen zuzendaritzapean dago.
Sarrerak 10 euroan eskuratu ahal izango dira. 18 urtetik beherakoek, berriz, 5 euroan izango dituzte. Sarrerak hemen.