[Elkarrizketa] "Momentu onean nagoela esan dezaket, baina ez hoberenean"
Munichen jokatuko den Europako txapelketari begira dago BATeko atleta. Oraingoz, txapelketa jokatzeko sailkatua dago, baina hilaren 26an iritsiko zaio berrespena. «Ongi pasatzera» joango dela adierazi du hondarribiarrak.
Espainiako Txapelketa Absolutuan brontzezko domina lortu zenuen eta 23 urtez azpikoetan, urrezkoa, luzera jauzian. Nola baloratzen dituzu bi txapelketa horiek?
Erregularra izango litzateke hitza. Izan ere, bi lehiaketetan luzera bereko jauzia egin nuen, 7,70 metro. Lehiaketa onak izan dira, baina oraindik puntu bat gehiago atera diezaieket jauziei.
Une onenean zaudela esan daiteke?
Momentu onean nagoela esan dezaket, baina ez hoberenean. Oraindik gauza mordoa falta zait hobetzeko, eta hurrengo urteak gakoa izango dira akats horiek hobetzeko.
Abuztuan, Munichen jokatuko den Europako Atletismo Txapelketari begira zaude. Zer falta zaizu Europan egoteko?
Gutxieneko jauzia [8,10 metro] ez dutenak puntuazio sistema baten bidez sartzen dira, eta ni horietako bat naiz. Oraingoz barruan nago, baina gutxienekoa egiteko azken aukera uztailaren 26an da. Beraz, jendeak oraindik aukera dauka gutxieneko hori lortzeko. Ordura arte itxaron beharko dugu jakiteko barruan nagoen ala ez.
Zenbat sailkatzen zarete?
26 lagun sailkatzen dira. Une honetan 27. nago, baina zerrenda eguneratu gabe dagoenez, 26. tokian egongo nintzateke.
Europarako sailkatuz gero, zein izango da zure helburua?
Disfrutatzea. Duela gutxi jakin dut Europara joateko aukerak ditudala, eta, beraz, helburua ahalik eta mailarik onena ematea eta ongi pasatzea izango da.
Tartean, beste txapelketa bat jokatzekoa zara marka hobetzen jarraitzeko.
Bai, uztailaren 26an, Zaragozan lehiatuko naiz, eta espero dut nire bost jauzien batezbestekoa hobetzea.
Beti zentimetro batzuen mende bizi zarete. Zerk baldintzatzen du zentimetro horien gorabehera?
Gauza asko dira. Bata lasterketa bera da, taulara sartzean abiadura handiagoa edo motelagoa izatea; geroz eta handiagoa, geroz eta jauzi luzeagoa. Horrez gain, batida, geroz eta hobea, salto hobea. Nik zentimetro asko galtzen ditut erorketan, nire malgutasuna ez da hain ona, eta airean nagoenean hankak oso azkar erortzen zaizkit. Hor galtzen ditut zentimetroak.
Horiek guztiak lantzeko, nola entrenatzen zara?
Ariketa espezifikoak egiten ditugu. Batidarentzako, adibidez, kaxoi txiki batekin; aireko mugimenduak egiteko, tranpolin batekin, salto handiak egiterakoan denbora gehiago daukagu barneratzeko eta mugimenduak motelago lantzeko. Azken finean, behin eta berriro egiten ibiltzen gara, eta ondo atera arte.
Azken txapelketan zenbait baliogabeko jauzi egin zenituen. Hori arriskatu zinelako izan al zen?
Aurten bai jo dut arriskatzera. Behin lehiaketan sartu naizenean, luzea den jauzi bat egin dudalako, esaterako, 7,70 metrokoa, eta lehiaketa gutxi gorabehera kontrolatua izaterakoan, arriskatzera joan nintzen, eta salto luze hori lortzera.
Zein da lortu duzun markarik onena, nahiz eta ez izan puntuagarria?
Bizpahiru egin ditut. Iaz, 7,87 metroko jauzia egin nuen, baina gehiegizko haizearekin, 2,1 metro segundokoa. Lehiaketa bera irabazteko balio izaten du, baina zure marka gisa eta nazioarteko lehiaketei begira, ez du balio izaten. Iaz, Europako Txapelketara joan gabe horregatik geratu nintzen. Aurten, 7,92 eta 7,95 metroko jauziak egin ditut gehiegizko haizearekin ere. Aurtengo kasuan, 3 eta 4 metro segundoko haizearekin.
8,10 metroko jauzira iristeko zer falta zaizu?
Asteburu honetan salto on bat egin dut 8 metrora hurbilduko zena, baina aipatu bezala, zentimetro asko galtzen ditut erorketan, eta horregatik ez nuen lortu… Ez dakit zenbateko jauzia izango zen, 8 metro justuan, edo 8,10 edo 7,90 metrotik gora… Baina esaten den bezala, astroak lerrokatu behar dira. Nik uste dut egiteko gai naizela, baina zaila egiten zait jauzi batean guztia ondo egitea.
Zer esan dezakezu zure klubari buruz, Bidasoa Atletiko Taldea? Nolako babesa ematen dizu kirolari bezala?
Denetan laguntzen didate: txapelketarako bidaiak, fisioak… Klubari begira, oso ondo lagunduta nagoela esan dezaket. Orain, astelehenetik ostiralera, Gasteizen entrenatzen dut, han ikasten dudalako eta asteburuetan hemen.
Nola daramatzazu ikasketak, entrenamenduak, konpetizioak…?
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak ari naiz ikasten, eta denbora ateratzen dut; aukera dut dena egiteko.
Atletismoan aurrera egiteko, lesioak ere gakoa dira. Laguntzen al dizute?
Ez. Denboraldi honetan, pista estaliko denboraldia min hartuta pasatu dut [abenduaren amaieratik martxora], eta ezin izan dut ezer egin. Aire libreko denboraldia hasi, eta oso ondo sentitu naiz.
Europa eta gero, zer?
Irailean, Mediterraneoko 23 urtez azpiko txapelketa. Hara forma fisikoaren arabera joango naiz. Kasu horretan, denboraldi aurrea urrian hasiko nuk